Hiru Errege Mahaia
Goierri Mendia K.E
2446m
Goierri Mendi Sailak Ekainan antolatutako mendi irteera, ekaina 16 eta 17an izango da, Auñamendi edo Anie eta Hiru Errege Mahailaren tontorrak gainditzeko. Lehenengo egunean Urretxutik irten eta Belaguaraino joango gara, Hernaz(1765m) lepotik hasiera emateko irteera honi, San Martin Harria 262 mugarriaren ondotik, non hiru behien ordianketa egiten dan tokia. Bertan bidezihur bat hartuko dugu Auñamendi edo Pic d’Aniera (2504m) eramango gaituena. Jaitsiera Col des Aniesetik egingo dugu Aretteko eski pistetaraino non autobusa jasoko gaitu Linza aterpera lotara joateko. Pentsio erdian. Hurrengo egunean Lintzako aterpetik irtengo gara Hiru Erregen Mahaia igotzeko(2.445m) Naparrako mendi garaiena. Toki berdinetik egingo dugu jaitsiera, lintzako aterperaino. Bertan autobusa hartuko dugu etxera itsultzeko. Irteera goizeko 6etan izango da Joxe Mari Lasa enparantzan(Goierri aurrean). Izena eman nahi duten guztiek, asteartea 5, asteazkena 6 eta ostirala 8an, 19etatik 21etara eman ahal izango dute Posta elektronikoaz goierrimendia@gmail.com edota telefonoz (619337352) Txema. 24 euro bazkideak eta 30 euro bazkide ez direnak. Pentsioa leku berean ordainduko da.