PIRINEOAK

PIRINEOAK

GOIERRI K.E  PIRINEOETARA ANTOLATUTAKO MENDI IRTEERA

Goierri K.E mendi sailak irailak 29 eta 30.erako Pirineoetara mendi irteera antolatu du.

Egingo degun bidea hau izango da:

Larunbata 29an hasiko gara ibilbidea Pont D´Espagnetetik(Cauterets),Wallon-Marcadau aterpe eta bailararaino igotzen. Marcadau (2728m) mendate eta tontorra gainditzeko gero.

Jaitsiera Bachimaleko iboietara (Panticosa) egingo dugu,non bertan afaldu,lo egin eta hurrengo egunean gosalduko degu .

Igande 30ean Bachimala iboietako aterpetik irten eta goruntz eginda Inpernuetako lepora iritsiko gera

Inpernu (3.086m ) eta Tebarrai (2886 m ) tontorrak gaindituz. Beste aldetik jaisten hasiko gara,Tebarrai iboietik  lehenengo eta Pondielloseko sakanatik gero Sallentera  iristeko.

 

Irteera JoseM Lasaren enparantzan izango da goizeko 6:00etan,Goierri K.E elkartearen aurrean.

Izena emateko egunak:

Astelehena 17 eta asteazkena 19.             19.00 etatik 21:00etara   Goierri K.E elkarean

Kopurua mugatuta dago.

 

Telefonoz izena emateko Txema (619337352 ) edota pozta elektronikoaz goierrimendia@gmail.com.

Autobusaren prezioa :

24€  bazkideak

30€ bazkide ez direnak

Refugio Du Clot
Refugio Wallon

 

Pico de los Infiernos
Refugio de Bachimaña
Pico Tebarray
Lago Bachimaña

Comments are closed.