Goierri K.E.-ak antolatzen duen hurrengo mendi irteera Uztailaren 22-23-24-25ean izango da.
Lehenengo egunean, Gavarnietik Sarradets aterpera igoko gara, Bigarren egunean Sarradetsetik irtengo gara Tailon eta Casco igo ondoren, Gavarniera jaitsiko gara, Grange D’Holle aterpean gaua igaroko dugu, hirugarren egunean Gavarnietik Pimene gailurrara igoko gara eta Espuguettes aterpera jaitsiko gara, Laugarren egunean Espuguettes-Circo Estaube- Pinetan amaiaera emango dugu.
Irteera goizeko 6:00etan izango da Jose Mari Lasa Emparantzan, elkartearen ondoan.
Izena eman nahi duten guztiek , elkartean eman dezakete Uztailaren 14arte, asteazkenetan 19:00etatik 21:00etara edo telefonoz Jabi 637033330 Jaione 628569324 eta posta elektronikoaz goierrimendia@gmail.com.
Busa 80 euro (bidaiatu aurretik ordaindu behar da, elkartean asteazkenetan edo transferentzia bidez)