ALARMA-EGOERA AMIERA-Jarduera Fisicoaren eta Kirolaren 21-5-11

ALARMA-EGOERA AMIERA-Jarduera Fisicoaren eta Kirolaren 21-5-11

EUS KAL MENDIZALE FEDERAZIOA

FEDERAClON  VASCA MONTAÑA

B ASQUE MOUNTAINEERING  FEDERATlON

www.emf.eus

 

ALARMA -EGOERAREN AMAIERA

Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren – 21.5.11

Alarma egoera amaitu ondoren eta maiatzaren 7ko 23/2021 Dekretuari jarraiki, mendizale garen aldetik gogotsu gaude jarduera egiteko askatasunez mugietzeko eta gure mendietan sentsazio horiek berreskuratzeko. Helburuak berritu eta berriro ere erronkak eta plan berriak planteatuko ditugu, baina gogora dezagun oraindik ere pandemia honetatik ateratzeko bidean gaudela eta denok batera bakarrik egin ahal izango dugula.

Gogora dezagun, beraz:

  • Segurtasun-distantziak mantendu behar ditugula, 1,5 m
  • Distantziak mantendu ezin ditugun lekuetan maskarak erabiltzen
  • Aterpetxe eta babeslekuetara joaten bagara, % 50eko edukiera da egokiena, gaua kanpin-dendetan igarotzen badugu eta bizikideak ez bagara, denda bakoitzeko bat logikoena da
  • Gehienez 6 pertsonako taldeak izatea komeni da
  • Gogora ditzagun klubak, jardueren antolaketan kontuan har dezagun aldez aurretik ezarrita eduki behar dugun 19 kodearen aurkako protokoloa.
  • Lehiaketak antolatzen ari bagara, erakunde eskudunei, tokikoei batez ere, baimenak eskatu beharko dizkiegu. Horretarako, lehiaketa garatzeko protokolo ba erantsi beharko dugu, Osasun Publikoaren Zuzendaritzaren jarraibideak betez, higiene- eta urruntze-neurri guztien jarraipena berrnatzeko, bai eta osasun­ agintariek ezarritako beste edozein arau
  • Batez ere, ez dezagun ahaztu gure jardueretan garrantzitsuena dena, planifikatu dezagun gure irteerak behar bezala, eta, taldearen arabera, egoki hornitu et zuhur eta zentzuz joka dezagun.

 

DOKUMENTAZIOA

JARDUERA FISIKOA ETA KIROLA. GALDERA ERANTZUNAK 21.05.11 ESKOLA KIROLA-COVID-19aren ARAU-OROKORRAK 21.05.11

23/202J DEKRETJJA Maiatzaren 7koa, lebendakariarena

Comments are closed.