Browsed by
Author: admin

PIRINEOAK UZTAILA 22-23-24-25

PIRINEOAK UZTAILA 22-23-24-25

Goierri K.E.-ak  antolatzen duen hurrengo mendi irteera  Uztailaren  22-23-24-25ean izango da.

Lehenengo egunean, Gavarnietik Sarradets aterpera igoko gara, Bigarren egunean  Sarradetsetik irtengo gara  Tailon eta Casco igo ondoren, Gavarniera jaitsiko gara, Grange D’Holle aterpean gaua igaroko dugu,  hirugarren egunean Gavarnietik  Pimene gailurrara igoko gara eta Espuguettes aterpera jaitsiko gara, Laugarren egunean  Espuguettes-Circo Estaube- Pinetan amaiaera emango dugu.

Irteera goizeko  6:00etan izango da Jose Mari Lasa Emparantzan, elkartearen ondoan.

Izena eman nahi duten guztiek , elkartean eman dezakete Uztailaren 14arte, asteazkenetan 19:00etatik 21:00etara edo telefonoz  Jabi 637033330  Jaione 628569324 eta posta elektronikoaz goierrimendia@gmail.com.

Busa  80 euro (bidaiatu  aurretik ordaindu behar da, elkartean asteazkenetan edo transferentzia bidez)